Tuesday, April 11, 2006

EGI

EGI-ren HISTORIA
Euzko Gaztedi-Juventud Vasca Bilbon sortu zen 1904-ko Otsailaren 14an, Sabino Arana EAJ-PNV eta Euzko Abertzaletasunaren sortzailearen heriotzaren hiru hilabete garrenean.

EGIren sorreraren arrazoia, Sabino Aranak sortutako abertzaletasuna eta askatasun ideiak hedatzen jarraitzea izan zen.

Bere sorreran Euzkadiren askatasunaren alde lanegiteko prest zeuden 400 kide zituen, eta honek erakunde hau abertzaletasunaren aldeko taldeen artean postu nagusian jarri zuen, estatu espainarrean gudazibila hasi arte.

Handik aurrera gazte gehienek guda hartan borrokatu zuten baina orduan ere, Eusko Gaztedik euskotar gazteen artean agertzen jarraitu zuen nahiz eta guda ostean egin zuen talde honek bere lanik nagusiena.

Gaur egun existitzen den Euzko Gaztedi Venezuelan sortu zen. Orduko atzerriratutako gazteak izan ziren askatasun handiagoa edukitzean, euskal erresistentziaren egitura antolatzen hasi zirenak.



1960an gazteentzako eta gazteen ideiak eta ekintzak azaltzeko aldizkari bat atera zen, GUDARI aldizkaria. Aldizkari honek informazio emanez, barne eta kanpoko erresistentziaren artean hartuemonak handitzeko funtzioa zuen, baina ikusiaz honekin ez zela nahikoa, eta beste gazte talde politikoetatik desberdintzea derrigorrezkoa zela, gazte abertzale haiek sigla batzuk atera zituzten. EGI siglak.


Bazegoen jadanik gazte guztiek helburu batetan hau da, Euzkadiko askatasuna lortzean, batzen zituen izen bat, baina derrigorrezkoa zen izenaz aparte sinboloren bat, EGIk ateratzen zuen propagandan agertzeko. Horrela Juan Queralti (“Momento” aldizkari Venezolanarren ilustratzailea eta katalan abertzalea izategatik atzerriratutakoa) eskatu zitzaion sinbolo hura egiteko, aurreko gudari belaunaldiak, hurrengoari ematen zien testiguaren ideia isladatu behar zuela esanez. Horrela Queraltik Picassoren Gernikatik atera zuen zuzia, EGIren sinbolo bihurtu zen.

Ordutik aurrera, EGIren giza eta politika ekintzak garrantzi handiagoa hartuz doaz bere militante kopurua ere handituz doalarik. EGIren ekintzak gehitu egiten dira, argi eta garbi esanez, herri honek ez zuela inoiz onartuko espainiar estatuaren zapalkuntzarik. Momentu garrantzitsu bat “Malatoekintza” izan zen, Burgosko Katedraleko punturik altuenean ikurriña bat jarriaz Hispanitate egunean, eta berriro ere Euzkadi nazio aske dela gogoratuz. Ezin dugu ahaztu ordurako EGIk Europako beste nazioarteko gazte abertzaleekin bazituela hartuemanak gaur egun ere jarraitzen dutenak.

Zorionez, 1975an Franco hil zen eta EGI indar handiagoz agertu zen, bere abertzaletasun iritziak emanez. Orduko urteetan gazte asko atxilotuak izan ziren Euzkadi zer zen azaldu zutelako. Urte gogorrak izan ziren gazte askok torturak eta heriotzak jasan zituztelarik. Diktadura eta hurrengo urteetan estatu espainolak sortutako indarkeria jasan zuten gazteak asko izan ziren.

1977an herrien Europaren barnean Euzkadi askatu bat lortzeko oinarria lortu zen, Gernikako Estatuta hain zuzen ere. Argi utziaz Estatutu hau ez zela sekula helmuga bat izango baizik eta Euskadiren burujabetasuna lortzeko tresna. Ordutik ona, Euzkadi bere eguneroko lanekin aurrera joanda, EITB, Euskal Erakundeak, etabar sortuz, Euzkadi askatu bat lortzeko bidean.

Eguna heldu da, beraz gazte guztiok Euzkadi askatu eta aurrerakoi baten aldeko lanari ekiteko. Nahiz eta batzuk aurka egin, guztiok lan egiteko eguna heldu da. Horregaitik bere jarrera demokratiko eta abertzaletik EGIk bere lanean jarraituko du, gure aberri hau gehiengoak nahi dugun bezala izan arte: Askatu eta Aurrerakoia, mota guztietako ideiak eta kulturak errespetazen dituena. Eta hau gazte, zuri ere badagokizu.


Lana eta Laneratzea
Hezkuntza eta Lanerako Prestakuntza
Etxebizitza
Gizarte-Politikak
Herri Eredua eta Bakea
Ingurugiroa
Euskara eta Kultura

Araba Euskaraz

Ibililaldia

Nafarroa Oinez

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

Euskal Kultur Erakundea

Herri Urrats

GORA EUZKADI ASKATUTA!!!

www.euzkogaztedi.org

0 Comments:

Post a Comment

<< Home